SCM Torres-en, espezialistak gara Estatuko zein nazioarteko enpresen hornidura-katearen optimizazioan eta kudeaketan. Sektorean dugun esperientzia handiari esker, enpresei urteko gastuak optimizatzen eta, horren ondorioz, errentagarritasuna eta lehiakortasuna areagotzen lagundu diezaiekegu.
Baliabideen optimizazioaren esparruan dugun esperientzia handiari eta gure grinari esker, emaitza bizkorrak eta egokiak bermatu ditzakegu zure enpresaren erosketak kudeatzeko prozesuan. Hornidura-katearen optimizazio egokiak enpresaren finantza-egoeraren hobekuntza nabarmena dakar.
Zure enpresaren ikuspegira, egiturara eta helburuetara egokitzen gara, nagusiki egungo egoera optimizatzeko eta enpresaren errentagarritasun eta lehiakortasun handiagoa lortzeko.
Abiapuntuko egoerarekiko % 13-25eko aurrezpena lortzen dugu gastu-tipologia guztietan
Enpresaren barruan edo kanpoan fabrikatzeko erabakia faktore erabakigarria izan daiteke zure enpresaren errentagarritasunean eta lehiakortasunean epe ertain eta luzera. SCM Torres-ek berme guztiekin erantzungo dio outsourcing-prozesuak inplementatzeko edo, aitzitik, enpresaren barruan produzitzen jarraitzeko erabakiari.
Produkzio-sektore batzuk kanpora ateratzeko erabakia hartzea ez da erraza, eta hainbat faktore hartu behar dira kontuan hain erabaki garrantzitsua hartu aurretik. Kontuan hartu beharreko faktoreen artean, honako hauek aipa daitezke: kostuen murrizketa, baliabideak eta teknologia, epeak betetzeko ahalmena, gainbegiratzea, talde-lidergoa eta abar.
SCM Torres-en, hasiera-hasieratik murgilduko gara zure enpresan, eta erosketen taldea zuzendu eta bultzatuko dugu, sailaren egungo egoera aztertzeko eta, era horretan, supply chain-aren funtzionamenduaren hobekuntza bermatzera eta enpresaren errentagarritasun ekonomiko eta finantzario handiagoa lortzera bideratutako erabaki bat hartu ahal izateko.
Hornikuntzaren kudeaketak zeregin garrantzitsua betetzen du hornidura-katearen (Supply Chain) esparruaren barruko estrategian. Arrakastaz kudeatzen dugu eskaeren politika, eta inbentarioa murriztea, errotazioa handitzea eta hornikuntzaren kostua murriztea lortzen dugu.
Behar bezala antolatu eta pentsatutako hornikuntza-estrategia batek bermea eta segurtasuna ematen du enpresaren barruan sor daitezkeen arazo operatiboen aurrean (hala nola lehengaien urritasunaren aurrean) edota produktuen fabrikazioari eta banaketari lotutako arazoen aurrean. 20 urte baino gehiago daramatzagu Estatuko eta nazioarteko enpresen estrategiak antolatzen eta haien erosketen kudeaketa optimizatzen, eta hori da gure bermea hornitzaileen kudeaketa eta garapenaren esparruko aditu gisa.
Baliabideak eta lehengaiak eskuratzeko estrategia egoki bat landuko duen profesional bat behar al duzu?
Ba al dakizu zein diren supply chain management-aren eta logistikaren artean dauden aldeak?
Hornidura-kate (supply chain management) terminoak produktuak saltzen den arte egiten duen ibilbide osoa adierazten du; logistika, berriz, hornidura-katearen prozesuaren barruko pieza bat da, eta produktuaren biltegiratzea, garraioa eta banaketa ditu ardatz nagusi. Oro har, logistikari esker helarazten da produktu egokia adierazitako helmugara eta ezarritako epean. Hornidura-katearen kudeaketa eta optimizazio eraginkorra lortzeko, ezinbestekoa da prozesu logistikoa optimizatzea. Bi alderdi horiek lotzeak ekarpen positiboa egingo die enpresaren errentagarritasunari eta emaitzen kontuari.
Hornidura-katea optimizatzeko aholkularitza behar baduzu, enpresen prozesu garrantzitsuak (hala nola supply chain management izenekoa eta logistika) optimizatzen eta lotzen esperientzia handia duten profesionalak ditugu SCM Torres-en. Gure esperientzia luzeari eta gure lanerako grinari esker, baliabideen optimizazioan eta kudeaketan diharduten inguruko enpresa liderretako bat gara.
Espezialistak gara zure enpresarako ERP egokia aukeratzeko eta ezartzeko prozesuan. Prozesu horren bidez, erabateko murgiltze bat egiten dugu enpresaren egungo egoeratik abiatuta, eta arrakasta lortzeko bermeak emango dituen estrategia bat antolatzen dugu. ERPa ongi aukeratzeak eta ezartzeak hobekuntza nabarmena eta iraunkorra dakar enpresaren lehiakortasunean eta errentagarritasunean.