SCM Torres-en, adituak gara enpresen hornidura-katearen optimizazioan eta kudeaketan, erosketen arloa sustatzen dugu, eta errentagarritasuna maximizatzen dugu

Eragiketen zuzendaritza

Gure profesionalen taldeak 20 urtetik gorako esperientzia du zuzendaritza-taldeei enpresaren plan estrategikoak garatzeko eta ezartzeko aholkularitza eta laguntza ematen. Zuzendaritzako aholkularitzari lotako zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu, eta enpresen urteko kudeaketa-planak (urtebeteko epearekin) eta plan estrategikoak (4 urteko epearekin) garatzen laguntzen dugu.

Espezialistak gara industria-eragiketen zuzendaritzan, eta enpresaren zuzendaritzako aholkularitza eman eta urteko kudeaketa-planak eta plan estrategikoak egiten ditugu

Zuzendaritza-taldea aholkatzen eta gidatzen dugu enpresaren plan estrategikoaren fase guztietan:

Prestaketa

Ikuspegiaren, misioaren eta lortu beharreko helburuen azterketa.

Plangintza

Lehentasunen esleipena eta AMIA analisia, enpresak lortu beharreko helburua kontuan hartuta.

Inplementazioa

Antolatutako estrategia gauzatzea (aldaketak egin daitezke kontrol-prozesuan).

Emaitzen azterketa eta kontrola

Prozesuaren funtsezko atala; beharrezkoa izanez gero, prozesua optimizatzeko eta hobetzeko aukera emango du.

ENPRESAREN KUDEAKETA-PLANA EDO PLAN ESTRATEGIKOA GARATZEKO AHOLKULARITZA BEHAR AL DUZU?


Kontaktua